Hemen, Olentzerori gutunak idazten dizkiogu, eta ‘poteoa’ deitzen diogu zerbait hartzera joateari. Eguraldi ona egiten badu, bizikletaz mugitzen gara, baita elurra eginez gero ere. 15.000 kandelekin argitzen ditugu gure kaleak, eta Gabon-gaueko hotzari ardo beroarekin egiten diogu aurre. Urtea lasterka agurtzen dugu, eta kanpaikaden ostean, “Urte berri on!” oihukatzen dugu. Hemen, denbora luzean ikusi ez dugun hori besarkatzen dugu, baita ezagutu berri duguna ere.

Vitoria-Gasteizko merkatariok Gabonak gurekin batera gozatzera gonbidatzen zaitugu. Ezberdinak izanagatik bakarrak garelako.

Aurtengo Gabonetan, #GasteizOparitu.

Ezagutu ezazu bertako merkataritza. Gertukoena. Betikoa.

Esaguzu non bizi zaren, eta zure etxetik gertu dauden dendak hurbiltasunaren arabera antolatuko ditugu

 

Bertako dendetan erostearen abantailak

Gasteizko merkatariok zure leialtasuna saritu nahi dugu “opari” txikiak eskainiz Gabonetako opariak erosteko gurekin fidatu izanagatik. Hori dela-eta, 20€ baino gehiagoko zure erosketa-tiketa GasteizOn Guneak deritzen saltokietan aurkezten baduzu, ondokoa emango diguzu:

  • Izotz pistarako eta izotz txirristarako sarrerak

    Izotz pistarako eta izotz txirristarako sarrerak

  • Iradier Arenako Gabonetako Haur Parketako sarrerak

    Iradier Arenako Gabonetako Haur Parketako sarrerak

  • Caypenak antolatuko haurrenrtzako jolas-tailerretarako deskontuak

    Caypenak antolatuko haurrenrtzako jolas-tailerretarako deskontuak

  • Amarica, Artium, Catedral eta Juan de Ayala aparkalekuetarako deskontu-txartelak

    Amarica, Artium, Catedral eta Juan de Ayala aparkalekuetarako deskontu-txartelak

  • Zure opariak modu jasangarrian bilduko ditugu

    Zure opariak modu jasangarrian bilduko ditugu

Aurkitu GasteizOn Guneak:

Celedones de Oro Plaza

San Francisco Kalea

12:00etatik a 14:00etara, eta 18:00etatik 20:30era.

Abenduaren 24 eta 31ean eta urtarrilaren 5ean 20:00etan itxiko da.

Igande eta jaiegunetan itxita.